XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esku-artean darabilgu`n joan-etorri onetan, aur berria sortzea izan zaigu maitasunaren alea.

Berak uste zuan baño ariñagoa gertatu zitzaion Aintzaneri bigarren aurraren agurra.

Zenbat eta geiagotara on eginaz irekitzen geran orduan eta biotz-zabalago biurtzen gerala esan diteke.

Egia da, gaiñera!.

- Aurtxo bakarragandik datorzen lanak menderatzera iritxi eziñean ibilli izan dana, lau eta bost aurtxok sortzen dituzten egin-bearrak aixa menderatzera-iritxi izan oi da gerora.

Edozein amari begiratzea aski zaigu aipatu degun guztia egia dala geuron begiz egizta dezagun.

Maitasunezko eskola baita ama baten biotza!.

Ez da asarre Joxe! Leen zanetik beste bat iruditzen zaio Aintzane!.

Bere baitan ametsak egiten asia zegoan Aintzane aur berria zetorkionerako; amets-irudimen onetan, kaleetan zear eta itxas-ertzean aruntz-onuntzean ikusten zuan bere burua aurtxo bat eskutik eta bestea besoetan zuala, bi aingerutxoak eguzkiaren besarkada goxoari eskinka.

Ez da gutxiagotarako, gaiñera, ze arraio!.

Noiz arte bizi bear degu on egiteaz lotsatuaz?.

Okerrak egitea eta iskanbillak sortzea izan bear al du beti modako landarea?.

Gure-jatorria tximuetatik dugula aitortzera iritxi gera azken-garai auetan.

Jakinduriak eskeiñi aal izan digun argi berri guztia onartu izan degu betiren betitik.

Guztira ere, jakinduriak eskein lezaiguken argia arnasberri aberasgarria zaigula aitortzeak pozez asetzen du edozeiñen biotza.

Tximuen ataritik igaro bagera ere, gizaki osatuak izate-bidean kate-uztai bat izango zan geienez ere tximu-garai ura.

Ori guztia egia izateak ez dio ezeren illuntasunik itsasten gizakiari bere aunditasun eta nortasun ederrean.